XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zinez, bikainetan bikainena da aita.

Nola ez jarrai nitaz hainbeste sinesten duenari?

- Ea, zatoz...

Aita, ni baino lehen murgildu da uretan.

Besoak luzatzen dizkit.

- Ea, jauzi egizu...

Hau ikara!

Ura, begi eta belarri-zuloetan sartzen zait.

Ito egingo naiz.

Oihu egin nahian ura irensten dut.

Ordu berean, aitak, esku erne batez hartzen nau eta bazterrera eramaten.

Honekin, aski! Bukatua da!

Ez dut sekulan gehiago hemen zangorik sartuko!

Berdin zait lagunek, Gorkak eta eskolakoek zer dioten.

Orduantxe, Kakotx ikusten dut.

Nola deabru segitu ote gaitu?

- Kakotx!

Baina ez nau entzuten...

Eta aska handira jauzi egiten du.

Itoko da!

Briu-brau, zutitzen naiz, murgiltzen eta Kakotxengana noa ahal bezala.

- Zakurrak debekatuak dira igeritokian! oihukatzen du zaindari batek.

Hobe luke nire laguntzera etortzea!

Kakotx iheska doa eta...

Azkenean, lepokotik harrapatu, eta zai dagoen aitaren ondora karreatzen dut.

- Eta beraz, ene puxka, ez zen hain zaila...

Uff ! uste dut salbatuak garela! dio aitak irriño batekin.